Bilatzailea :
Menura itzuli
21 Ots 2024
Topaketa otsailaren 20an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, Trantsizio Ekologiko eta Errenta Demografikorako Ministerioaren (MITECO) eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) ordezkarien parte-hartzeaz. Era berean, Iberdrola, Global Factor, Enermetrik, EQA y SinCeO2 enpresen adituek EAZ sisteman inplikatutako eragiletzat duten esperientzia partekatu eta sistemaren funtzionamendu, inplikazio eta onurei buruzko ikuspegi orokorra eskaini zuten.
A3Ek, Euskadiko Energia Klusterrak eta Aclima–Basque Environment Clusterrek elkarrekin antolatutako “Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriak (EAZ) eta 36/2023 Errege Dekretua” jardunaldiak energia-aurrezkiaren ziurtagiri-sistema berria euskal industria-sareko enpresen artean ezagutzera ematea zuen helburu, izan ere, sistema honi esker, energia-eraginkortasuneko betebeharren sistema nazionalari (SNOEE) lotuta dauden subjektuek –merkaturatzaileak, petrolio-operadoreak eta gas likidotuaren handizkariak– Energia Eraginkortasunaren Funts Nazionalari (FNEE) egin beharreko urteko ekarpenen zati bat estali ahal izango dute, amaierako energia-kontsumitzaileak diren sektoreetan (industria barne) energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak zuzenean sustatuz eta lortutako energia-aurrezkia egiaztatzen duten EAZak eskuratuz.
Saioaren hasieran, José Luis Fierro A3Eren Euskadi eta Nafarroako Lurralde Ordezkariak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak EAZ sistemak ekarriko dituen onurak nabarmendu zituzten, euskal industria-sektoreari eta energia-sektoreari eskainiko dizkien aukerak barne.
Ondoren, Jacobo Llerena Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko (MITECO) Energia Eraginkortasuneko zuzendariorde nagusiak EAZ sistemaren eta 36/2023 Errege Dekretuaren ikuspegi orokorra eskaini zuen, eta Guillermo López MITECOren aholkulari teknikoak 52 fitxa estandarizatuen katalogoari buruzko ikuspegi globala eman eta Ministerioak aurreikusitako hurrengo urratsak aurreratu zituen. Hitzaldi hauen ondoren, galderen eta solasaldiaren txanda ireki zen, eta bertaratutakoek zuzenean planteatzeko ahal izan zizkieten adituei gai horien inguruko zalantza guztiak.
Bestalde, María San Salvador del Valle Global Factor-eko Proiektuen arduradunak hainbat gomendio eta jardunbide egoki aurkeztu zituen, sistema berrian enpresa kontsumitzaileen sarrera errazteko.
Jarraian, enpresen mahaia egin zen José Ignacio Hormaeche Euskadiko Energia Klusterreko zuzendari nagusiak moderatuta, EAZ sisteman inplikatutako eragileen ikuspegia islatzeko, eta bertan parte hartu zuten Patricia Figar IBERDROLAko produktu-anitzeko soluzioen arduradunak behartutako subjektutzat, María I. Cubillo SinCeO2ko CEO eta sortzaileak subjektu ordezkaritzat, eta Jorge Álvarez ENERMETRIK energia-zerbitzuen enpresako zuzendariak eta Clara Pilar González-Pedraz EQAko Energia Negozioen Unitateko arduradunak, ziurtapen, ikuskapen eta egiaztapenerako erakundetzat.
Saioaren amaieran, Olga Martín Aclima-Basque Environment Clusterreko zuzendari nagusiak eskerrak eman zizkien bertaratutako profesionalei energia-eraginkortasunaren eta deskarbonizazioaren alde hartutako konpromisoagatik.
Topaketa itxi ondoren, bertaratutakoek networking-koktel batez gozatu eta giro lasaiago batean jardunaldiari buruzko iritziak trukatzeko aukera izan zuten.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com