Bilatzailea :
Menura itzuli
27 urt 2024
Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Zuzendariak eta José Ignacio Hormaeche Euskadiko Energia Klusterreko Zuzendariak hizlari gonbidatuak izan dira “Marcelo Gangoiti” saria emateko ekitaldian.
Ekitaldia Muskizko Alkateak eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko Zuzendariak (ekitaldia bertan egin zen) ireki zuten, eta ondoren, Cristina Oyónek eta José Ignacio Hormaechek izandako solasaldian, “Net-Zero Basque Industrial Supercluster” (NZBISC) ekimenaren helburuak, parte-hartzaileak eta alderdirik azpimarragarrienak eman zituzten ezagutzera. Honen helburua Euskadin zero isurpen garbietarako bidea azkartzea da, industria-sektoreetan energia-horniduraren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna sustatuz, eta teknologia eta zerbitzu berritzaileen eskalatzea oinarri duten merkatu-aukerak sortuz.
Solasaldian azaldu zutenez, NZBISC World Economic Forumek bultzatutako “Transitioning Industrial Clusters Towards Net Zero” ekimenari atxikita dago. Era berean, Iberdrolak eta Petronorrek Eusko Jaurlaritzarekin batera duten presentzia eta baterako lidergoa nabarmendu zituzten, baita lehenetsitako 5 sektoreetako (Siderurgia, Galdaketa, Papera, Zementua eta Fintzea) deskarbonizazio-ibilbide-orrien elaborazioan klusterrek duten parte-hartzea ere.
Cristina Oyónek eta Hormaechek solasaldiaren azken zatian azpimarratu zutenez, NZBISCk erronka teknologikoei heldu eta industriek behar dituzten deskarbonizazio-soluzioak eskain ditzaketen Euskadiko balio-kateak eta enpresak identifikatu ditu. Eta mezu bat zabaldu zuten amaitzeko: ez da nahikoa gure industria deskarbonizatzea; izan ere, aldi berean eta lehentasun maila bertsuarekin, beharrezko teknologien kuota garrantzitsu bat Euskadin garatu eta ekoiztea lortu behar dugu.
Solasaldiaren ondoren, Marcelo Gangoiti Saria emateko unea iritsi zen. Aurten TEKNIA Bilbao enpresak jaso du, Aitor Urzelai SPRIko Zuzendari Nagusiaren eskutik. Ekitaldia ixteko, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak hitz egin zuen.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com