Bilatzailea :
Menura itzuli
16 Ira 2020
Jardunaldiak 100dik gora parte-hartzaile eta aurkezpen bildu zituen, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), PETRONOR, Bizkaiko Foru Aldundia (BFA), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), TECNALIA eta TEKNIKERi lotutakoak.
Topaketa irailaren 16an antolatu zen, asteazkenez, Euskalduna Jauregian, eta ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere izan zen. Iñigo Ansola EVEko Zuzendari Nagusiak eta José Ignacio Hormaechek ireki zuten saioa, honako agenda honi jarraiki:
- Jardunaldiari buruzko sarrera (EKE)
- H2 Hidrogenoaren Euskal Korridorea Bektore Energetiko bezala – Lurraldearen Garapen Ekonomikorako Aukera (EVE)
- Hidrogenoaren Euskal Korridorea
- Deskarbonizazioaren arloko Hub Proiektua (PETRONOR)
- Abantoko Teknologia Parkea - Energy Intelligence Center (BFA)
- Mugikortasun proiektua (EVE)
- Mapa zientifiko-teknologikoa: Palankak eta erronkak (TECNALIA, TEKNIKER, UPV-EHU)
- Galderak eta bertaratutakoen parte-hartzea
- Hurrengo epeak eta jardunaldiaren amaiera (EKE)
Aurkezpenen ondoren antolatutako solasaldian, bertaratutakoek aurrez aurre zein online egindako galdera eta iruzkinen bitartez parte hartzeko aukera izan zuten, intereseko hainbat gai jorratu zirelarik. Beren-beregi nabarmendu behar da, enpresen eta erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatuari eman zioten garrantzia, herrialdean hidrogenoaren ekonomiari lotutako aukerei ekin ahal izateko.Enpresen eta erakundeen lankidetza publiko-pribatuari eman zitzaion garrantzia aipatu behar da, herrialdean hidrogenoaren ekonomiaren aukerei heldu ahal izateko.
Saioaren bukaeran, zera gogorarazi zieten bertaratutakoei: Hidrogenoaren Teknologien Lantaldearen hurrengo bilera BECen izango dela urriaren 6an, asteartez, goizeko ordutegian. Erreferentziazko beste enpresa batzuek ere parte hartuko dute, hala nola, IBERDROLA, NORTEGAS, SENER, IDOM eta ORKLI, eta guztien artean, hidrogenoaren ekonomiari atxikitako erronka, proiektu eta aukera nagusiei buruzko ikuspegia partekatuko dute. Formatua antzekoa izango da: presentziala/online.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com