Bilatzailea :
Menura itzuli
26 Ots 2021
Atlantic Floating Hub deritzon ekimena Espainiako iparraldean dauden beste elkarteekin elkarlanean zehaztu da: ASIME-GOE (Galizia), AINER (Asturias) eta SICC (Kantabria)
Ekimena otsailaren 25ean aurkeztu zen, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) energia berriztagarriak susperraldirako palankatzat bultza ditzaketen mekanismoak identifikatzeko luzatutako interes-adierazpenen eskaerari erantzunez.
Atlantic Floating Hubek bultzada eman nahi dio Euskadik, Kantabriak, Asturiasek eta Galiziak duten betetzen duten eginkizunari, Europako hegoaldean energia eoliko flotagarriaren garapen teknologiko eta industrialaren ardatz izan daitezen. Atlantic Floating Huben arrakasta eta potentziala hi premisa hauei lotuta daude:
Zalantzarik gabe, aparteko merkatu-aukera da eta horri probetxua ateratzeko behar diren osagai guztiak daude, baina energia eoliko flotagarriaren aldeko apustuari eusteko, oso inbertsio handiak egin behar dira garapenaren azken faseei ekin ahal izateko. Enpresak norabide horretan aurrera egiten eta posizionatzen hasiak dira, eta horren harira, Atlantic Floating Huben helburua abian diren ekimenak bildu, bultzatu eta bizkortzea da, garatzen ari diren proiektuak sendotuz eta Espainiaren iparraldeko balio-kateak ekimen horien garapen industrial eta teknologikoan duten parte-hartzea sustatuz.
Hartara, Atlantic Floating Hubek Espainiaren iparraldeko eskualdeen bost ekimen berezi jaso ditu, eta bulego estrategiko bat ere eratu du, jarduerak koordinatzeko eta tokiko ekonomia-sarean duten eragina maximizatzeko.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com