Bilatzailea :
Menura itzuli
26 Ots 2021
Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) 8 Interes Adierazpenen prestaketan eta dinamizazioan parte hartu du Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioari (MITECO) aurkezteko, 2021eko otsailaren 26an amaitu zen hainbat jarduera-eremuri buruzko Interes Adierazpenen deialdien bitartez.
8 Interes Adierazpenek –horietako 3k Energia Klusterra buru zutela–jarduera-eremu hauei dagozkien bazkidetutako enpresak eta erakundeak inplikatu ditu:
> Energia berriztagarriak: berriztagarrien hedapena, sektoreetako integrazioa eta berrikuntza:
> Energia Iraunkorra uharteetan:
> Energia-sistemaren malgutasuna, elektrizitate-azpiegitura eta sare adimendunak eta energia-biltegiratzearen hedapena:
> Energia Komunitateak:
Ministerioak Espainiako Gobernuaren Berreskurate, Eraldaketa eta Erresilentzia Planari (PRTR) dagozkion lehentasunak zehazten ari dira, Interes Adierazpenak zein Interes Azalpenak eskatzeko prozesu formal irekien bitartez, arlo desberdinetan jarduteko ildo estrategikoak definitzen lagunduko duen informazioa biltzeko, dagozkien finantzaketa eta balorazio-mekanismoak barne, bai eta jarduketak baloratzeko parametroak ere.
Ildo horretan, EKEk lankidetza bidezko ekimen eta proiektuetarako proposamenen prestaketa dinamizatzen eta laguntzen jarraituko du, enpresei “Next Generation EU” funtsetarako sarbidea errazteko, datozen hilabeteetan zehaztuko diren diren mekanismoen bitartez.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com