Bilatzailea :
Menura itzuli
25 Eka 2020
Energiaren Kluster Elkarteko (EKE) Zuzendaritza Batzordeak, COVID-19aren krisiaren eraginaz eta horren inguruan eskatutako suspertze-neurriei buruz, elkartekideek igorritako informazioa aztertu zuen 2020ko ekainaren 25ean egindako bileran. Maiatzaren hasieran, galdeketa bat bidali zien elkarteko kide guztiei, COVID-19aren krisiak beren erakundeetan izan dezakeen eraginari buruzko informazioa bildu eta EKEk sektorearen susperraldi ekonomikoari begira bultzatu edo babestu beharreko neurriak eta jarduera-proposamenak eskatzeko.
Galdeketari emandako erantzunen osagarri gisa, zuzeneko harremanak egiten ari dira elkartekideekin telefono-dei pertsonalizatuen bidez, enpresa bakoitzaren egoera eta une honetako lehentasunei buruzko ahozko informazio kualitatiboa lortu ahal izateko.
Zuzendaritza Batzordeak elkartekideengandik jasotako "feedbacka" berrikusi eta EKEk sektorea suspertzen laguntzeko garatu beharreko jarduerak adostu zituen. Jarduketa honako multzo edo atal hauen arabera bereiz daitezke:
Atxikitako agirian zehaztu dira atal horietako bakoitzean abian jartzen ari diren jarduerak.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com