Bilatzailea :
Menura itzuli
19 Eka 2019
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak Zuzendaritzak “Euskadi Basque Country Eguna” lehen topaketa antolatuko du ekainaren 19an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskadi nazioartean sustatzen duten askotariko eragileek elkar hartzeko.
Euskadiren nazioartekotzea aparteko erronka da eta horri erantzuteko, 2020 Euskadi Basque Country Estrategiak ardatz nagusiak finkatu zituen, eta lan-lerroak proposatu. Horietako bat da geure herri-marka sendotzea, bereizgarri zaizkigun ezaugarrietan sakonduz, Euskadi mundu mailako eragile gisa kokatzea bultzatzen duena. Ekainaren 19an, balore horien garapenean diharduten erakunde, enpresa eta norbanakoak elkartuko dira, lotura gero eta trinkoagoak dituen testuinguruan Euskadi Basque Country markak eskaintzen dituen aukerez gogoeta egiteko. Erronkak identifikatuko ditugu horizonte berriak identifikatzeko.
Informazio gehiago hemen: www.basquecountry.eus/euskadi-basque-country-eguna/
Hitz gakoa
Jarduerak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com