Bilatzailea :
Menura itzuli
18 Mai 2020
COVID-19ak eragindako krisiaren inpaktuaren eta suspertze-planen inguruan ahalik eta informazio baliagarri eta zehaztuena emateko asmoz, aste honetatik aurrera, Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) hamabostean behin landutako energia-sektoreen araberako zaintza estrategikoko txostenak bidaltzeko plana abiaraziko du. Txosten horiek 6 sektore edo balio-kateri buruzko txostenak, agiriak eta albisteak hautatu eta bilduko dituzte: elektrizitate-sareak, energia eolikoa, eguzki-energia, olatuen energia, petrolioa eta gasa, energia-kontsumoa.
Sektore bakoitzerako hautatutako informazioa 4 multzo nagusitan sailkatuko da:
Txosten horiek guztiak EKEko foro sektorialetako harremanetarako pertsonei helaraziko zaizkie. Gainera, txosten horiek eskuratzeko aukera emango zaie erakunde bereko pertsona guztiei, normalean parte hartu ohi ez duten beste sektore batzuetako txostenak jasotzeko aukera ere erraztuz.
Halaber, EKEk gonbidapena luzatu die bazkide guztiei, partekatu nahi dituzten informazioak helarazi eta txosten sektorialen egitura nahiz edukiei buruzko ekarpenak eta proposamenak bidal ditzaten. Nabarmentzekoa da zaintza estrategikoko txostenen eduki guztiak, beste informazio interesgarri batzuekin batera, SICC-E (Energia Klusterraren Lehia-Adimen Lehiakorreko Sistema) delakoan eskura daitezkeela, eta elkarteko kide guztiek horretarako sarbidea dutela dagozkien gakoen bitartez (sarbideari buruzko edozein arazo izanez gero, horren berri eman dezakete mail@clusterenergia.com helbidera mezua bidaliz).
Hitz gakoa
Teknologia
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com