Bilatzailea :
Menura itzuli
27 Mai 2020
(El Diario Vasco - Fernando Segura) Ministroen Kontseiluak asteartean onartu zuen Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoari buruzko Lege-proiektuak behin-betiko bultzada eman dio energia berriztagarrien industria Estatuko merkatuan hedatzeko ahaleginari. Horren garapenak 90.000 milioi euroko inbertsioa beharko du hamar urteko epean, eta horrek sekulako negozio-aukera emango die euskal enpresei. Hormaeche EKEko zuzendariaren hitzetan, legea positiboa da oro har ekipo-ondasunen euskal industriarentzat, eta bereziki energia sektorearentzat. Datozen hamar urteotan berriztagarrien potentzia handitzeko helburuak hazkunde handia ekarriko du energia eoliko eta fotovoltaikoaren arloetan.
José Ignacio Hormaeche Energiaren Kluster Elkarteko (ACE) zuzendariak gaineratu duenez, bi jarduera horietan ondo finkatuta dagoen industria-egitura dugu Euskadin, oso lehiakorra eta eskuin-ezker zabalduta dagoena, izan ere, osagaiak, azpisistemak eta zerbitzuak biltzen ditu. Balorazio positiboarekin batera, beren-beregi nabarmendu du mota horretako instalazioak elektrizitate-sarearekin lotuta egotea. Horren harira, inbertsioak egin beharko dira instalazio horietan nahiz banaketa-sarean, izan ere, Euskadin oso ondo ordezkatuta dagoen elektrizitate sektorearentzat ere negozio-aukerak irekiko dira.
Hormaecheren iritziz, Estatuak aurreikusi dituen helburuak garrantzi handikoak dira, baita errealistak ere. «Inbertsioaren zatirik handiena enpresa pribatuetatik etorriko da. Eolikoa eta fotovoltaikoa lehiakorrak dira merkatuan, eta hauek sortutako MWa iturri konbentzionalen bidez sortutakoa baino merkeagoa da». EKEko zuzendariak argi utzi du gakoa administrazio-prozeduren zein erregulazio-ingurunearen arintasuna izango dela. «Egungo krisiaren testuinguruan, inbertitzeko asmoa zutenak animatu behar dira atzera egin ez dezaten, pausoa eman dezaten, horretarako erraztasunak emanez. Horrez gain, ikuspuntu teknikotik nahiz errentagarritasunaren ikuspuntutik, helburuak bideragarriak dira».
Hitz gakoa
Teknologia
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com