Bilatzailea :
Menura itzuli
5 Mar 2024
Aurten Bilboko BECen antolatu den European Hydrogen Energy Conference (EHEC) 2024 topaketaren barruan, Euskadiko Energia Klusterrak bi tour antolatu ditu martxoaren 5ean Euskadiko hidrogeno-azpiegitura berezietan barrena.
Tour horietan, Euskal Herriko Unibertsitateak hidrogenoa sortzeko eta horren iragazketa egiteko darabiltzan laborategiak erakutsi ditu; Ingeteamek elektrolisirako errektifikadore-eskaintza aurkeztu eta potentziako elektronikarako laborategia erakutsi du; Nortegasek, H2SITEk eta Tecnaliak bisita gidatua egin dute H2SAREA azpiegiturara; Tecnaliak mintzen eta hidrogenoaren laborategietako ateak ireki dizkie bisitariei; ABC Compressorsek hidrogenoarekin erabiltzeko moduan garatu dituen produktuak nabarmendu eta bere konpresoreen garapen osoa erakutsi du; eta Teknikerrek askotariko instalazioak erakutsi ditu, PVD estalduren laborategia, hidrogeno-laborategia eta fabrikazio eta muntaketarako tailerra barne. Arratsaldean, 40 parte-hartzaileek hidrogeno-instalazio bereziak bisitatzeko aukera izan dute EIC - Abantoko Parke Teknologikoan. Alde batetik, Calvera Hydrogen-en hidrogenotegi eramangarria eta Protio Powerrek EICren ondoan jarri duen erregai-pila, Muskizko Industria Gunean ekoitzitako hidrogenoarekin hornituko dena. Gainera, bertaratutakoek Petronorreko findegia ezagutu ahal izan dute, eta bertan BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreko hidrogeno-ekoizpenaren hedapenaren lehen aurrerapauso handitzat instalatu den 2,5 MWeko elektrolizagailua ikusi dute.
Hitz gakoa
Teknologia
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com