Bilatzailea :
Menura itzuli
29 Ots 2024
Euskadiko Energia Klusterrak lideratzen ditu, CEITek koordinatu eta ALERION euskal enpresak ere partaide duen WILLOW (Wholistic and Integrated Digital Tools for Extended Lifetime and Profitability of Offshore Wind Farms) europar proiektuaren komunikazio eta zabalkunde arloko jarduerak.
WILLOW proiektuaren helburu nagusia egituraren osasuna monitorizatzeko sistema berritzaile bat diseinatzea da, flotaren bizialdi baliagarriaren prognosi fidagarria egiten lagunduko duten kalitate handiko datuak bildu ahal izateko. Horretarako, eredu fisikoez eta adimen artifizialeko metodoez baliatuko da, erabaki-hartzeetan eta mantentze-lanen programazioan erabiltzeko asmoz. Proiektuak 5,8 milioi euroko aurrekontua du, eta Horizon Europe programaren barruko dirulaguntza lortu du.
Proiektuaren lehen hilabeteetan, Euskadiko Energia Klusterrak, komunikazio, zabalkunde eta transferentziako lan-paketearen koordinatzailea den aldetik, WILLOW proiektua hainbat ekitaldi eta jardunalditan ahalik eta gehien bistaratzeko tresnak prestatu ditu.
Komunikazioko materialen artean, proiektuaren lehen bideoa egin du, proiektuaren sorrerako esparrua, helburuak eta jarduera nagusiak laburbilduz. Horrez gain, proiektuari atxikitako bazkideak zerrendatu ditu, hala nola, Ceit, proiektuaren koordinatzailea, eta Alerion, offshore aerosorgailuen egiturak ikuskatzeko drone bidezko jardueretan arituko dena.
Bideo osoa esteka honetan aurki dezakezue. Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Hitz gakoa
Teknologia
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com